Menura Itzuli

Volver Menu

Return Menu








ZIRKO KARPA MUGIKORRA “ZIRKOTXIKI”

 

 

Gure helburua zirkoaren artea eta kultura irakastea da, zirko arlo guztietako jolasen eta ariketen bidez.

Hainbat zirko tailer eskaintzen ditugu, esaterako,  malabareak, ekilibrio akrobatikoak, trapezioa eta ohialak, eta objektuen gaineko ekilibrioak.

Tailer guztiak geure zirko karpan egiten ditugu, ikastaroei xarma emanez.

Hemendik gutxira, honi buruzko argitapen gehiago aurkituko dituzue gure web orrialdean www.azukillas.com eta hor izango duzue beharrezkoa den informazio guztia.

Tailer guztiak arlo bakoitzean jakitun diren irakasleek irakatsiko dituzte eta umeentzako antolatzen dituzuen ekintzen artean bere unea izando dute.

Gure proposamena zuen gustukoa izatea espero dugu.

Eskerrik asko zuen arreta jartzeagatik.

Azukillas

 

 

 

 

 

ZIRKO TAILERRAK

 

Tailerrak egunekoak edo hainbat egunetakoak izan ditezke, aste betekoak, edo udan zehar, ludoteka bezala, hiruhilekoak.

6 urtetik gorako umeei zuzenduak dira.

Gure asmoa zirko planteamendu arduratuagoa eta arautuagoa egitea da, eta horrela, 60 minutuero sartuko diren ume taldeak sortu eta teknika ezberdinen ibilbide zuzendua egin.

Irakatsiko diren teknikak, honakoak dira:

1.    Malabareak

2.    Ekilibrio akrobatikoak

3.    Trapezioa

4.    Ohialak

5.    Objektu gaineko ekilibrioak (Kablea, ruloa,ekilibriorako bolak,hankapaloak)

6.    Ohe elastikoa

Tailerrean erabiltzen diren tresna guztiek kalitate gorena dute, eta haurren neurrira egokituak dira, noski.

Tailer hauetatik aparte, jarduera osagarriak ere antolatu daitezke, esaterako makilajea, klown, globoflexia etab.

Tailerrak gazteleraz izango dira, baina horrela eskatuz gero elebietan edo euskaraz ere izan daitezke



 


















Mas Info